Kasildo gogorarazi dit bideo honek... Beste udaberri baten atarian joan zitzaiguna... Errebeldia adina kontua ez baita...
errepidea egin nahi duten parkean gurutzatzen ziren urratsak zinen
gora eta behera auzotik alde zaharreraino eta alde zaharretik auzora
zazpi hamarkaden ildaxka zen zure larrua
beltzarandua habanatik etortzen zinen aldi bakoitzean negua despeditu ondoren
negua iraultzaren eguzkiaz negu guttiago baita bazenekielako
errepidea egin nahi duten parkean berbaldi korapilatuak zinen
dastatzeko moduko pasadizoak
esan zenigun behin habanako aireportuko aduanan polizia gazte batek zure maletak arakatu nahi zituenean beste batek esan ziona “utzi lasai Kasildo, gu baino komunistagoa da eta...” eta ez zitzaion arrazoi falta
auzoko barrikadak sutzen dira oraindik zure urratsen aztarnak zaintzen dituen parkean errepide zikin bat egin nahi digutelako
eta bitxia da udaberriaren atarian zure heriotzaren berriarekin batera loratzen ari direla parkean berbaldien zuhaitzak lore gorriz ohorezko igarobidea osatu nahi izango balute bezala eta gure auzoak zara oraindik Kasildo
gure habana vieja, gure txantrea
gure iraultzen memoria
gure urratsen ildaxkak
eta parkea defendatuko dugula badakizu
orain beste arrazoi bat dugulako
zurekin gauero elkartu ahal ginen lekua zelako
eta haizearen xuxurla leunean zuhaitzen hostoek zure izena daramate
auzoko leihoetaraino eta hasta siempre comandante erantzuten du auzune proletarioak
eta euskal herriko zeru gainean izar berri bat piztutzera doan bezala
lore berri bat loratzera doa txantreako irubide parke gainean;
konpañero Kasildo presente!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Ni, handitan, Kasildo, Felipe, Josemari ... bezala izan nahi dut !!!
Jobar, ze nolako ilusia egiten didan hau irakurtzea!
Jendea nire aitonaz oroitzea, hainbeste pertsonak mirestea, milesker.
Publicar un comentario