2010/12/31

2010/05/26

malkoen munduak



...batzuetan, ohartzen ez bagara ere
mundu bat sartzen zaigu malko bakar batean

malkoen leihoak ireki
eta malkoaz haratago begira

hori da kontua...



Sa Dingding

2010/05/14



kargadore hutsa nire begirada,
lurrean klarionez marraztutako gorpu bizia
nire silueta,
txino baten atzeko etxartean
zain dagoen kriminal errugabea,
zure zigarroaren kea usaintzen ezin duena...

balistika-probek baieztatuko dute
nire azala zulatu zuen haragia zarela

2010/03/04

Azken agurra, Joxemiel lagunari



Joxemiel Bidadorri azken agurra eginen diote Artikan.
Idazle, irakasle eta euskaltzalearen omenezko ekitaldia ostiralean izanen da, Maria Maeztu Kultur Etxean. Bidadorren omenezko ekimenen artean, hainbat euskaltzale eta lagunek blog bat sortu dute haren inguruko testuak plazaratzeko asmoz.

2010/02/12

Zuei



Zuei, orgiaz orgia zabiltzatenoi,

Komuna epeldua daukazuenoi!

Nolatan ez zarete lotsatzen Jorge-ri aurkeztuez?

Beha egunkarietako zerrendetan!



Zuek ez al dakizue, koldarrok,

Sabela nola bete beste ardurarik ez duzuenok,

Orain bertan menturaz Petrov lietenantari

Bonbak zangoak erauzi dizkiola?...



Bera, hiltegira eramana,

Ustegabean azalduko balitz, zauritua,

Ezpainak zikin kroketaz

Severianinenak likits kantukatuz!



Merezi ote du bizia galtzea zuengatik,

Lilitxoak eta ongi jatea maite duzuenongatik?

Nahiago dut piña zukua zerbitzatu

Tabernetan putei!


Vladimir Maiakovski, 1915ean idatzia.

2010/02/03

2010/01/12