2024/03/05

Fanzine komikero Gazaren alde!


 Kanpai-jotze kolektiboak Heil! fanzinea argitaratu berri du. Bertan parte hartu dut testutxo batekin, beste hamaika komikilari eta testuegilekin batera. Gaia Gazan gertatzen ari dena salatzea da, sortzaileok ditugun tresnekin. Fanzinea Palestinaren aldeko eta genozidioaren kontrako beste ahots bat da. Txukuna geratu da eta erosteak merezi du. 5 eurotan, dendetan (Tbo, Txalaparta....) eta tabernetan.

2024/03/04

El cortejo de las moscas, Kalaislinnkov-ekin hizketan Eguzki irratian

 
Eguzki irratian Aislinn García  Kalaislinnkov, poetarekin solasean, El cortejo de las moscas liburuaren harira. 











2024/03/03

...eta gauetik euria: II. aurkezpen-ekintza fonikoa!

 2024ko martxoak 1, Gasteizko Eva Forest Liburutopian ...eta gauetik, euria liburugailüa aurkezteko II. ekintza fonikoa burutu genuen. 

Grabazio honetan "ekintza fonikoaren" une bat, oraingo honetan bateriarik gabe, auzokideei ez aztoratzeagatik:



Mila esker aunitz BlekingeKaleko lagunei, Liburutopiako lagunei, eta hurbildu ziren guztiei. 

Earra izan zen!

2024/02/28

2024/02/23

Joseba Sarrionandiarekin hizketan Eguzki irratian

 Joseba Sarrionandia Iruñera hurbildu da Munduari bira eman zion ontzia liburuari buruzko erakusketa inauguratzera. Aukera probestu eta solasaldi ederra izan dugu Eguzki irratiko Pasealeku saioan. Plazer handia beste behin.



2024/02/19

2024/02/15

Irakurle talde irekia

Otsailak 22, Sanduzelaiko liburutegi publikoan, arratsaldeko 7etan ...eta gauetik, euria nobelaren inguruko irakurle talde irekia eginen dugu, beraz, liburua irakurri duen edonor gonbidatuta dago.