2024/03/29

Aste santuko eszena surrealistak Iruñea erdian

 Joan den ostiralean ...eta gauetik, euria liburugailüa aurkeztu genuen Txalapartaren liburu dendan, Iruñeko Kale Nagusian. Aurrekoetan bezala "ekintza-foniko" gisa planteatu genuen. Nobela aurkeztu bai, baina BlekingeKale Bandenen interbentzio distortsinatuarekin ere bai. 


Lagun talde eder bat elkartu ginen, iluntzeko 8ak aldera. Ostirala, martxoak 22, aste santuaren aurreko ostiralean. Kako eta biok hitz ta pitz jarri ginen eta, tarteka, liburugailü honekin zerikusia dituzten punk rock kantak jo ere. Gasteizko liburutopian bezala, ederra izan zen berriro liburuen artean jotzen egotearen sentsazioa. 


Aurkezpena bitartean, erakusleihoaren bestaldean jendea elkartzen ari zela ohartu ginen. La Dolorosaren prozesioa pasa behar zen gure aurrean. Eta horrela izan zen. Gure azken kantak jotzen ari ginenean, kanta hau, hain zuzen ere, 


prozesioa (kaputxadunak, amabirjinaren irudia eta haien parafernalia guztia) gure begien aurrean pasatu zen, une benetan surrealista eskainiz...

Esker mila aunitz ekintza-föniko surrealista honetara hurbildu ziren lagun guztiei, BlekingeKale Bandeneko, Pamielako eta Txalapartako lagunei. 

Gonbidatu berriro eta itzuliko gara!



2024/03/20

"...eta gauetik, euria" Liburugailüaren III. aurkezpen-ekintza fonikoa

 


Ultzama, Durango, Txantrea, Sanduzelai, Gasteiz... eta orain... Iruñea D.C.!



2024/03/05

Fanzine komikero Gazaren alde!


 Kanpai-jotze kolektiboak Heil! fanzinea argitaratu berri du. Bertan parte hartu dut testutxo batekin, beste hamaika komikilari eta testuegilekin batera. Gaia Gazan gertatzen ari dena salatzea da, sortzaileok ditugun tresnekin. Fanzinea Palestinaren aldeko eta genozidioaren kontrako beste ahots bat da. Txukuna geratu da eta erosteak merezi du. 5 eurotan, dendetan (Tbo, Txalaparta....) eta tabernetan.

2024/03/04

El cortejo de las moscas, Kalaislinnkov-ekin hizketan Eguzki irratian

 
Eguzki irratian Aislinn García  Kalaislinnkov, poetarekin solasean, El cortejo de las moscas liburuaren harira. 











2024/03/03

...eta gauetik euria: II. aurkezpen-ekintza fonikoa!

 2024ko martxoak 1, Gasteizko Eva Forest Liburutopian ...eta gauetik, euria liburugailüa aurkezteko II. ekintza fonikoa burutu genuen. 

Grabazio honetan "ekintza fonikoaren" une bat, oraingo honetan bateriarik gabe, auzokideei ez aztoratzeagatik:



Mila esker aunitz BlekingeKaleko lagunei, Liburutopiako lagunei, eta hurbildu ziren guztiei. 

Earra izan zen!