2024/04/05
Antroposofía xeral
2024/03/29
Aste santuko eszena surrealistak Iruñea erdian
Joan den ostiralean ...eta gauetik, euria liburugailüa aurkeztu genuen Txalapartaren liburu dendan, Iruñeko Kale Nagusian. Aurrekoetan bezala "ekintza-foniko" gisa planteatu genuen. Nobela aurkeztu bai, baina BlekingeKale Bandenen interbentzio distortsinatuarekin ere bai.
2024/03/05
Fanzine komikero Gazaren alde!
Kanpai-jotze kolektiboak Heil! fanzinea argitaratu berri du. Bertan parte hartu dut testutxo batekin, beste hamaika komikilari eta testuegilekin batera. Gaia Gazan gertatzen ari dena salatzea da, sortzaileok ditugun tresnekin. Fanzinea Palestinaren aldeko eta genozidioaren kontrako beste ahots bat da. Txukuna geratu da eta erosteak merezi du. 5 eurotan, dendetan (Tbo, Txalaparta....) eta tabernetan.
2024/03/04
El cortejo de las moscas, Kalaislinnkov-ekin hizketan Eguzki irratian
2024/03/03
...eta gauetik euria: II. aurkezpen-ekintza fonikoa!
2024ko martxoak 1, Gasteizko Eva Forest Liburutopian ...eta gauetik, euria liburugailüa aurkezteko II. ekintza fonikoa burutu genuen.
Grabazio honetan "ekintza fonikoaren" une bat, oraingo honetan bateriarik gabe, auzokideei ez aztoratzeagatik:
Mila esker aunitz BlekingeKaleko lagunei, Liburutopiako lagunei, eta hurbildu ziren guztiei.
Earra izan zen!
2024/02/28
2024/02/23
Joseba Sarrionandiarekin hizketan Eguzki irratian
Joseba Sarrionandia Iruñera hurbildu da Munduari bira eman zion ontzia liburuari buruzko erakusketa inauguratzera. Aukera probestu eta solasaldi ederra izan dugu Eguzki irratiko Pasealeku saioan. Plazer handia beste behin.
2024/02/19
2024/02/15
Irakurle talde irekia
2024/02/14
Naiz irratiko Paraleloan saioan, Oihana Azkuerekin
...eta gauetik, euriaz hizketan egon ginen Naiz irratiko Paraleloan saioan, Oihana Azkuerekin, soinu bandaren laguntzarekin. Tarte atsegina.
2024/01/28
Hiriak eta urteak
Hiriak eta urteak. Eguzki irratian Xabier Montoiarekin elkarrizketa, Hiriak eta urteak berriki argitaratu duen poesia liburuaren harira.