2024/04/05

Antroposofía xeral


Vigo, 2024ko apirilak 4. Río Lagares, ireki berri den espazio kulturalera hurbildu gara, Antroposofía xeral, Xabier Pazen poesia liburuaren aurkezpenera. 
Rio Lagares leku berezia da. Iritsi aurretik liburudenda zela uste bagenuen ere, iristean ohartu gara liburuak baino gehiago biniloak dituztela. 


Dena dela, Vigoko giro kulturalean haien aportazioa egiteko zabaldu dute espazio hau. Interesgarria, bultzatu beharrekoa. 

Liburuaren aurkezpena ere bitxia izan da. Hitzaurrearen egileak, Miguel Anxo Muradok sarrera egin digu. Hitzaurrean Muradok Xabier Pazen poemetan aurkituko dugun ideia nagusia zalantzan jartzen du, eta horrela, hitzaurregile eta poetaren arteko elkarrizketa interesgarri batean murgiltzen gaituzte, non poesiak, filosofiak eta zientziak bat egiten duten, "hitza"ren garrantzia azpimarratuz. 

Estremar en anacos de clareza
a confusión dorida, 
sentir o fondo parentesco co que existe. 

O firmamento está case baldeiro, 
o espazo interestrelar
sucede escuramente arrefecido, 
no ceo desocupado vai tanto frío!

Do simuio xurdio -millóns de anos-
o ser humano;
¿que nacerá de nós?

Segue a bater o corazón do mundo. 

Xabier Paz, Antoposofía xeral.