2016/11/13

2016/06/16

La vida que me doy

Resultado de imagen de la vida que me doy rolo diez





 La vida que me doy, Rolo Diez idazle argentinar-mexikarraren eleberri beltza. DFtik Tijuanara eta Tijuanatik DFra eramaten gaitu, Carlos Hernández, polizia berezi samar baten eskutik. Tijuanako neska bat DFn suertatu da hilik, festa batean, eta Hernándezi gorpua Tijuanara eramatea egokitu zaio, bertan hil dela eman dezan. Tijuanan hasiko dira gauzak korapilatzen, bertako narko eta bestelako pertsonaiekin... Bien bitartean bere bi emakume zaintzen, maitatzen eta mantentzen saiatuko da Hernández jauna... ematen duen bizitza ez da, beraz, berak nahi duen bezain erraza...
Planteamendu polita, emaitza ona, eleberria interesgarria azken finean...



2016/05/31

Konspiratzeko plazera




Tiempo de alacranes


Irantzutekatik erreskatatu dut Tiempo de alacranes izeneko liburu hau, Bernando Fernándezen (BEF) lehenengo eleberria. Indartsua iruditu zait, beltza bezain originala, Mexiko zoro batera erraztasun handiz eramaten gaituena. Narrazio azkarra, basamortuko hautsaz beteta, gasolina usainaz. Musika, sentimenduak, amodio eta gorrotoa. Kontuan hartzeko lana, disfrutatzeko istorioa. 
Hona hemen aipamen sakonago bat: narcsexpunkpop
Eta hemen liburuaren hasiera: tiempo de alacranes



2016/05/18

Izar gorria




Alexander Bogdánov, sobietar idazleak, zientzia fikziozko istorio hau idatzi zuen 1908. urtean. Batzuen ustez lehendabiziko nobela steampunk. Ez dakit horrela izango den ala ez, baina bai behintzat lehenengo nobela steampunk komunista izan zela. Edo halako zerbait. Dena dela, oraintxe irakurri dut eta, aldeak alde kontuan harturik, merezi duelakoan nago. Altxor txiki bat, berezia. Marteko komunistengandik hainbat gauza ikasteko garaia baita, onerako edo txarrerako?...
Hona hemen aipamen interesgarri bat: todo el poder a los soviets de Marte!


Eteronefen irudia, Marteko komunisten espaziontzia.

Drogasekin hizketan


Drogasekin hizketan Eguzki irratian... a gusto!