2009/02/23

Hiriekin bueltaka, hirietan bueltaka...

berlin chicago roma casablanca palermo damasco
moskva rotterdam lisboa shangai belfast sidney
maracaibo pretoria madrid baghdad kingston dakar
beirut helsinki maputo brussel la habana istambul
eta ilunabar gehiago ere bila ditzaket ametsentzat
baina nire mapetan irudika ditzakedan hiri guztiek
zure izena hartzen dute arratsa erantzi orduko

Gari Berasaluze

2009/02/19

estatu kolpeak



Salvador Allenderen argazkian
bildumatuak ditut estatu kolpe guztiak
eta Argentinak min egiten dit
ozeano zabalean botatako gorpuetan
Grezian desfilatzen dute harro
gure torturatzaileen koronelek
atzokoak eta gaurkoak
pobreziaren ogi-papurrak
banatzen dituzte Nikaraguako kolpistek
Somozaren itzalpean
eta Batistak tirokatzen gaitu
Habanako gau beroan

Bai, Salvador Allenderen argazkian
bildumatuak ditut estatu kolpe guztiak
baita estatuek eman dizkiguten kolpe guztiak ere
eta espetxeratutako poeta turkiarrak
odolusten zaizkit eskumuturretan
San Salvadorren erakusleiho apurtu bat dira
gure esperantzen sinfoniak

iraganeko eta etorkizuneko estatu kolpe guztiei
kolpeka erantzuten saiatzen gara
era horretan, jasotako kolpe guztiekiko zorra
kitatu nahian bezala
argazkian Salvador Allende
disparatzen ikusi genuelako
estatu kolpeei aurre egiteko
bidea erakutsiko baligu bezala
bai,
estatu kolpe guztiak bildumatuak ditudan argazkian
Salvador Allendek tiro egiten dio gure kontzientziari



Eguzki irratiko Il treno 5 irratsaiorako prestatutako kolaborazioa

2009/02/18

Osvaldosorianista naiz!





Bai, ni osvaldosorianista naiz. Gero eta argiago daukat. Osvaldo Sorianoren liburuak gero eta gehiago gustatzen baitzaizkit. Eta zer esanik ez bere bizitzaren filosofia!
Egun hauetan Artistas, locos y criminales bere zenbait kazetari-artikulu biltzen duen liburua irakurtzen ari naiz. Eta idazle argentinarraren "aitorpen" bitxiak topatu ditut. Harribitxiak esanen nuke. Bai, krisi garai light hauetan eskertzekoak dira Sorianoren bezalako pentsamoldeak. Umorea eta ironia.

Lehendabiziko harribitxia:

Fui contratado para La Opinión mientras trabajaba en Panorama, un seminario de la editorial Abril. Quienes conocen mi reticencia al trabajo comprenderán mis vacilaciones. Sacar un diario a la calle -y más aún ese diario- exige un esfuerzo y una aplicación que no son mi fuerte.

Bigarrena:

(...) El artículo apareció en el suplemento cultural y me valió un cuantioso aumento de sueldo que el director me anunció personalmente. Ese día empezaron mis desventuras.
Hasta entonces yo estaba a cargo de la sección de deportes, ganaba muy bien y había ideado, con Eduardo Rafael, un excelente método para trabajar poco y salteado. Pero según Timerman (el director) ese era un sector sin interés. "Usted está desperdiciado allí", me dijo, y me confió una tarea mayor: "Vaya, siéntese y piense", ordenó.
(...) Timerman no me dijo en qué debía pensar ni para qué. Nunca se me había confiado misión más difícil y menos envidiable.
(...) Un mes más tarde, cuando advirtió que mi cabeza seguía vacia como una pelota de tenis, Timerman me llamó y me dijo, solemne, que uno de los dos debía psicoanalizarse. Luego me hizo saber que su decepción era profunda y me avisó que mis privilegios se terminaban ese mismo día.

Desde entonces deambulé por la redacción: el director había olvidado asignarme un nuevo puesto y me dediqué a hacer lo que más me gustaba. Es decir, nada.



Ba hori... Osvaldo Soriano presente!
Izan zaitez osvaldosorianista!

2009/02/17

Amélieren musua...



disparando as setas coladas nos poros das celas
afianzamos-nos ao baixar custas
rodando
precipitamos-nos
nos alcantilados da cama
e pintando vertigens
levo a teus lábios o perigo
dos beijos a alta velocidade
e nos últimos metros
que ficam-me
chego à conclusão
de que nunca são demasiados
teus beijos

2009/02/16



Lagun batek Kalaportutik kanta ekarri eta nik Txantreako hormetatik irudia...

2009/02/11

Erromatik maitasunez

Ba hori... munduko beste hainbeste lekutan bezalaxe Erroman ere Euskal Herriarekiko elkartasun astea antolatu dute... eta hemen gaurko deialdiaren afixa.


Lan ederra Erromako lagunak egiten ari direna...

2009/02/09

zirkua...

mundua zirku bat da astelehen goizetan
astelehen goiz batzuetan behintzat mundua zirku bat dela diot
igande gauean karpa muntatzen hasi baziren ere
pailazo sudurra jantzi diot irratiari piztu bezain laster
eta lehoien letaginek hozka egin didate kafeaz bustiriko gailetan
eta gaileta erdia erori zait kafesnearen ibai zikinean
eta lehoiak egoteaz gain pailazo zapatez jantzitako txiste bat
iruditu zait albistegia
izan ere mundua zirku bat da astelehen goiz batzuetan
eta edonork jaurtitzen ditu labanak begiak estalita
irratian telebistan interneten
eta hatz batean zauritu nau horietako laban batek
eta odol tanta bat erori zait kafesnearen ibai zikinaren barruan
dagoen gaileta erdiaren gainean
eta laban jaurtitzaileak egoteaz gain trapezio huts bat
iruditu zait asteleheneko goiza
salto berberak errepikatzeaz nekatu den trapezistak
irratia itzali eta karpa desmuntatzeari ekin dio
baina ez diote utzi eta salto egitera behartu dute
astelehen astearte asteazken ostegun ostiral goizetan bezala
eta salto egin du eta salto berberak errepikatzeaz nekaturik zegoenez
erori da
erori da odolez zikindutako kafesnearen ibai zikinaren barruan
dagoen gaileta erdiaren gainean
eta zipriztindu dit eguna
zipriztindu dit batez ere goiza
zirku bat iruditzen zaidan goiza
eta zikina sentitu naiz zerrenda garbiez mintzatzen hasi diren une berean
eta pentsatu dut astelehen goizak astearte goizak asteazken goizak
ostegun goizak ostiral goizak larunbat goizak eta igande goizak
zirku bat direla batez ere astelehen goizetan
eta irratiko pailazo sudurrari begira irri egin dut
irri egin dut pailazo zapatak daramatzaten berriketakide horien guztien
txiste txarrekin
eta trapezistak arrazoi zuela iruditu zait
horregatik salbamendu-jaka bota diot kafesnearen ibaira
irratia itzali eta karpa desmuntatzeari ekin diot
astelehen goizero bezala…



goizetako zirkua baino hobeto Berurier Noir taldeak eskaintzen diguna... baietz?

2009/02/07

Elurra





agurtu gaitu goizak bere zuritasunaren orduetatik
teila zuriak antena zuriak espaloi zuriak
kea zuria da aurreko leihoan zigarreta
erretzen ari den auzokidearen elur malutetan
nekez egiten du aurrera emakume baten
erosketetarako orgak eta uzten duen oinatzetan
zabaltzen zaizkigu goizaren zainak
bikote batek elur-pilotak botatzen dizkio elkarri
etxe azpiko parkean etxe azpiko zuhaitz zurietan
eta katedralaren silueta altxatzen da harro
paraje zuriaren jaun eta jabe balitz bezala
Iruñeak teila zurien kolorea dauka
eta goizaren agurra urtzen da autoen kristalen gainean
eta itzultzen dira elur malutak tximinietara antenetara
espaloietara erosketetarako orgetara
eta estaltzen dizkigute aurreko emakumeak
utzitako oinatzak
bideak desagertuko bailiran gure begietako iparrorratzean
zuhaitzak ijitoen etxeak errepidea
burusi zuri bat dira eguneko parajean
eta goizak estaltzen gaitu bere zuritasunaren orduetatik
auzoa margotzen ari zaigu eta oinatzak ikusten ez badira ere
ederra da elurraren kadentzia jarraitzea
gure begietako iparrorratzean bideak desagertzen badira ere

2009/02/05

Kasildo

Kasildo gogorarazi dit bideo honek... Beste udaberri baten atarian joan zitzaiguna... Errebeldia adina kontua ez baita...



errepidea egin nahi duten parkean gurutzatzen ziren urratsak zinen
gora eta behera auzotik alde zaharreraino eta alde zaharretik auzora
zazpi hamarkaden ildaxka zen zure larrua
beltzarandua habanatik etortzen zinen aldi bakoitzean negua despeditu ondoren
negua iraultzaren eguzkiaz negu guttiago baita bazenekielako

errepidea egin nahi duten parkean berbaldi korapilatuak zinen
dastatzeko moduko pasadizoak
esan zenigun behin habanako aireportuko aduanan polizia gazte batek zure maletak arakatu nahi zituenean beste batek esan ziona “utzi lasai Kasildo, gu baino komunistagoa da eta...” eta ez zitzaion arrazoi falta

auzoko barrikadak sutzen dira oraindik zure urratsen aztarnak zaintzen dituen parkean errepide zikin bat egin nahi digutelako
eta bitxia da udaberriaren atarian zure heriotzaren berriarekin batera loratzen ari direla parkean berbaldien zuhaitzak lore gorriz ohorezko igarobidea osatu nahi izango balute bezala eta gure auzoak zara oraindik Kasildo
gure habana vieja, gure txantrea
gure iraultzen memoria
gure urratsen ildaxkak
eta parkea defendatuko dugula badakizu
orain beste arrazoi bat dugulako
zurekin gauero elkartu ahal ginen lekua zelako
eta haizearen xuxurla leunean zuhaitzen hostoek zure izena daramate
auzoko leihoetaraino eta hasta siempre comandante erantzuten du auzune proletarioak
eta euskal herriko zeru gainean izar berri bat piztutzera doan bezala
lore berri bat loratzera doa txantreako irubide parke gainean;
konpañero Kasildo presente!

2009/02/04

GIRO DAGO



giro dago paseatzeko
ibaiko harriak jaso eta azpian begiratzeko
inoren izenik itsatsia ote duten
ingerada eta oroitzapenik falta den
badirelako izena baino lehenagokoak

giro dago hegazkinen arrastoari jarraitzeko
urrutiko herriak gogora ekartzeko
obusen jauste pisuari so egin eta
jendearen tristezia irudietara bildu
biharko egunkariari beti goiburu segurua igarriz

giro dago erreteilak egiteko
baratzean jardun eta
adiskideei bisitan joan arrantzan ibili edo
loreak ohiko legean bide bazterrean paratzeko

giro dago gordean edukitakoa gozo esateko
auzoaren osasunaz arduratu
zerbait erosi eta gertukoenei agintzeko
zu ez bazara ni hemen izango garela bihar ere

gaur eguraldi zoragarria dago amets egiteko
kontrolak kentzeko amoranteak uzteko
eta presazko beste lanetarako

gaur giro dago gaugiro dago
zure besoen artean kabitzeko moduko herri bat nahi dut
eta iluna ez da ikusten

Jose Luis Otamendi

2009/02/03

Kuba



III

Un día a uno lo encierran de repente,
con noches que sólo sirven al silencio.
Te hacen sentir dolido, traicionado,
extraño, fatigado, ausente.
Te llevan a un lugar sombrío y frío
donde todo es ajeno, inalienablemente,
salones habitados por el odio
en los que el aire es indiferente.
Pero sabes que un día volverán los besos,
la luz se cubrirá de dulce efluvio,
las puertas las cerrarán cadenas
y el calor propagará sobre tu ser su boca
brindándote la eterna primavera.
Contra el amor del bueno no hay quien pueda.

Antonio Guerrero Rodriguez
(Ameriketako Estatu Batuetan giltzaperatutako
kubatar preso politikoa)

Antonioren izenaren gainean klikatzean bere azken liburua Poemas Confidenciales jaitsi dezakezue.

2009/02/02

Santxikorrota


Bardeetako
bidelapurra
Santxikorrota
eman egurra
aberatsei
kentzeko lurra
jaso dezaten
zure agurra






Santxikorrota

XV. mendean Nafarroako Bardeetan bizi izan zen bidelapurra, Sancho Rota izenekoa.
Nafarroan gerra zibila zela aprobetxatuz 30 bat zaldizkorekin Bardea aldean lapurretan eta bahiketak egiten ibiltzen zen.
XV. mendeko bigarren erdialdean 200 zaldizko bidali zituen Juan IIak, erregeak (1425-1479) bidelapurren taldea harrapatzera.
Inguratu zituztenean sastakai batez bere burua hil omen zuen bidelapurren buruzagiak.
Herritarrek diotenez Santxikorrota gazteluan eta handik gertu den leize-zulo handi batean gordetzen ziren.
Sancho Rotaren gorpua Tuterara eraman zuten gero, eta urkabean zintzilikaturik egon omen zen egun batzuez.