2009/02/04

GIRO DAGO



giro dago paseatzeko
ibaiko harriak jaso eta azpian begiratzeko
inoren izenik itsatsia ote duten
ingerada eta oroitzapenik falta den
badirelako izena baino lehenagokoak

giro dago hegazkinen arrastoari jarraitzeko
urrutiko herriak gogora ekartzeko
obusen jauste pisuari so egin eta
jendearen tristezia irudietara bildu
biharko egunkariari beti goiburu segurua igarriz

giro dago erreteilak egiteko
baratzean jardun eta
adiskideei bisitan joan arrantzan ibili edo
loreak ohiko legean bide bazterrean paratzeko

giro dago gordean edukitakoa gozo esateko
auzoaren osasunaz arduratu
zerbait erosi eta gertukoenei agintzeko
zu ez bazara ni hemen izango garela bihar ere

gaur eguraldi zoragarria dago amets egiteko
kontrolak kentzeko amoranteak uzteko
eta presazko beste lanetarako

gaur giro dago gaugiro dago
zure besoen artean kabitzeko moduko herri bat nahi dut
eta iluna ez da ikusten

Jose Luis Otamendi

No hay comentarios: