2009/02/07
Elurra
agurtu gaitu goizak bere zuritasunaren orduetatik
teila zuriak antena zuriak espaloi zuriak
kea zuria da aurreko leihoan zigarreta
erretzen ari den auzokidearen elur malutetan
nekez egiten du aurrera emakume baten
erosketetarako orgak eta uzten duen oinatzetan
zabaltzen zaizkigu goizaren zainak
bikote batek elur-pilotak botatzen dizkio elkarri
etxe azpiko parkean etxe azpiko zuhaitz zurietan
eta katedralaren silueta altxatzen da harro
paraje zuriaren jaun eta jabe balitz bezala
Iruñeak teila zurien kolorea dauka
eta goizaren agurra urtzen da autoen kristalen gainean
eta itzultzen dira elur malutak tximinietara antenetara
espaloietara erosketetarako orgetara
eta estaltzen dizkigute aurreko emakumeak
utzitako oinatzak
bideak desagertuko bailiran gure begietako iparrorratzean
zuhaitzak ijitoen etxeak errepidea
burusi zuri bat dira eguneko parajean
eta goizak estaltzen gaitu bere zuritasunaren orduetatik
auzoa margotzen ari zaigu eta oinatzak ikusten ez badira ere
ederra da elurraren kadentzia jarraitzea
gure begietako iparrorratzean bideak desagertzen badira ere
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario