2024/03/29

Aste santuko eszena surrealistak Iruñea erdian

 Joan den ostiralean ...eta gauetik, euria liburugailüa aurkeztu genuen Txalapartaren liburu dendan, Iruñeko Kale Nagusian. Aurrekoetan bezala "ekintza-foniko" gisa planteatu genuen. Nobela aurkeztu bai, baina BlekingeKale Bandenen interbentzio distortsinatuarekin ere bai. 


Lagun talde eder bat elkartu ginen, iluntzeko 8ak aldera. Ostirala, martxoak 22, aste santuaren aurreko ostiralean. Kako eta biok hitz ta pitz jarri ginen eta, tarteka, liburugailü honekin zerikusia dituzten punk rock kantak jo ere. Gasteizko liburutopian bezala, ederra izan zen berriro liburuen artean jotzen egotearen sentsazioa. 


Aurkezpena bitartean, erakusleihoaren bestaldean jendea elkartzen ari zela ohartu ginen. La Dolorosaren prozesioa pasa behar zen gure aurrean. Eta horrela izan zen. Gure azken kantak jotzen ari ginenean, kanta hau, hain zuzen ere, 


prozesioa (kaputxadunak, amabirjinaren irudia eta haien parafernalia guztia) gure begien aurrean pasatu zen, une benetan surrealista eskainiz...

Esker mila aunitz ekintza-föniko surrealista honetara hurbildu ziren lagun guztiei, BlekingeKale Bandeneko, Pamielako eta Txalapartako lagunei. 

Gonbidatu berriro eta itzuliko gara!



No hay comentarios: