kargadore hutsa nire begirada,
lurrean klarionez marraztutako gorpu bizia
nire silueta,
txino baten atzeko etxartean
zain dagoen kriminal errugabea,
zure zigarroaren kea usaintzen ezin duena...
balistika-probek baieztatuko dute
nire azala zulatu zuen haragia zarela
3 comentarios:
OSO ONDO, FER.
Mundu birtual eta irreal honetatik bene-benetako muxu bat bidalitzen dizut Portugaletetik.
zure bila, gauez
neure burua
espazioaren ilunera jaurti dut
ene higidura kaotikoa
azter dezazun esperoan
grabitaterik ezean biraka
gerrarako indarrik ez dut
IKUSTEN DUT FER, EZ ZARELA NIREKIN OROITZEN..
orain dela urte asko Aian..
Publicar un comentario