2009/03/01
Ritorno alla pioggia
Itzuli gara euriaren karriketara
hiria tantaka erortzen zaigu gainera
eta bustitzen gaitu martxoko lehen arrastirietan
espaloi bustietan zipriztintzen ditugu gure urratsak
eta galtzetan daramagun ur tanta bat da Txantrea
okre koloreko erakin hauen guztien artean lehortzen dena
Itzuli da euria gure adatsen karriketara
lagunak trumoika besarkatzen ditugu ertz abandonatuetan
eta irribarre bat gara martxoko begirada xamurretan
tranbia herdoilduetan bidaiatzen ditugu gure oin nekatuak
eta eserlekuan daramagun bihotz zati bat da Iruñea
okre koloreko eraikin hauen guztien artean taupadak egiten dituena
Itzuli gara neguko euriak zure azalean utzitako zimurretara
hiriak zirkuluka daramatzagu atzamarretako zimurretan
(iruñea vigo madril roma lisboa bartzelona bilbo gasteiz...)
eta ur putzu bat da eguerditik gauerantz garamatzan arratsalde hau
farola goibeletan jasotzen ditugu ongietorrien gutunak
eta galtzada-harrietan zizelkatzen ditugu zure ezpainen formak
okre koloreko eraikin hauen guztien artean musukatzen ez ditugunak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Hiriburuko sarrerak
-
▼
09
(65)
-
▼
03
(19)
- Goizak argi igarotzen diraeta desertuak. Horrela z...
- erromakouskaldunak
- Diabolik
- San Pietrotik zerura (norabide bakarra)
- Heriotza etorriko da
- itzal bat
- Paveseren urratsak jarraituz...
- zubiak
- Tutti frutti alla romana (Mendeko borrokarekin bue...
- urrun
- Forte Prenestinon bazkaldu dugu eguerdiaeta martxo...
- Iritsi da bai, bizikleta gorrien denboraasfaltoa a...
- capannelle forever
- abiadura
- passerò...
- Euskal eskola bizi!
- Sin título
- Bizikleting...
- Ritorno alla pioggia
-
▼
03
(19)
2 comentarios:
Amici, ma ke katxo fae !
Eutsi San Lorentzo, aurrera Valle Aurelia, jotake Pigneto, ... il Treno 5 gure txansiberianoa delako !!!
Il treno 5... errailak herdoilduta egonen dira baina halere... aurrera doa... eta zarata gehiago eginez... txansiberianoa Pignetotik infernurantza abiatzen da beti!
Publicar un comentario