2009/03/22

itzal bat



itzal bat naiz Erromako galtzada-harrien gainean
harrizko itzala harridura itzelen kaleen artean
eguzkiaren semea fruitua emaitza
eguzkiak irudikatzen bainau
eta harrizkoa bihurtzen nau
via della conciliazionen
han
kalearen bukaeran
kristauek San Pietrori
errezatzen dioten bitartean
San Pietrori Ratzengerri
edo auskalo nori
pantaila erraldoian (hori bai)
eta nik
nik eguzkiari errezatzen diot
hodeien atzean baldin bada ere
bizitza eman diezadan
itzal bat naizelako
bere fruitua
via della conciliazioneren galtzada-harrien gainean
edota beste nonbaiten
berdin zaizkit San Pietro Ratzinger Vatikano
nik itzal bat izan nahi dut
putakume guztien artean
ikus ez nazaten
itzal bat
eguzkiaren alaba
ikus ez nazaten...

No hay comentarios: