2009/03/10

capannelle forever

Mendeko borroka liburuan hiru filmen aipamena (batez ere) egiten da. Horietako bat da L´audace colpo dei soliti ignoti (Betiko ezezagunen lapurreta ausarta).
Film hau beste italiar film baten bigarren zatia da. Mendeko borrokaren uneren batean, pertsonaia bat (Marcello Mastroianni) film hau ikusten ari da. Bertan kaleko jendeaz osaturiko taldetxo batek lapurreta handi bat egin du. Kalekoak eta benetan txiroak direnez, lapurretaren diruarekin, Capannellek (taldeko zaharrenak) izugarrizko bazkaria egiten du eta horren ondorioz hilko da... Lagunak ospitalera doaz bisitan eta bazkari horretan jan duen guztiaren zerrenda irakurtzen dute. Hamaika plater ondoren eta kafea eta likoreen ondoren "babarrunak atunarekin" ere jan dituela ikusiko dute... Hau da, ziurrenik, filmaren unerik dibertigarriena. Liburuan ere agertzen dena. Eta hemen dituzue une horren irudiak. Capannelle ospitalean:



Hizketaldiaren laburpena hau da (gutxi gora behera, e?):

- Begira, eo
Capanelle: Dedio, ze terremoto!
- Ze lagun handia zaren... baina dagoeneko ongi zaude, ezetz?
- Honek guztiak lurperatuko gaitu!
- Osasunaren erretratua dirudi!
Capanelle: Ospitalean egona nintzen behin, duela urte asko, zaharra nintzenean. Hemen ongi nago... Sor angelica datorrenean aurkeztuko zaituztet... simpatikona bat da...
- Eskerrak!
- Baina, esan egia, zer jan duzu?
......
- Antipasti misti (aperitibo mistoak)
Agnolotti (pasta piamontesa betea)
Trippa (calloak)
Abbacchio (bildotsa)
Osso buco
Zuppa di pesce (arrain zopa)
Dolce (goxoa)
Macedonia
Caffè
Liquorino e… (likorea eta...)
Fagioli col tonno… (babarrunak atunarekin...)
Pane, coberto e vino… 7.754 lire.

No hay comentarios: