2009/03/09

abiadura


abiadurak zure irudia darama
hiriko erraietara
lur azpiko auzune bat dira zure begiak
eta nik hiriaren tenperatura hartzen dut
dohaneko egunkarietan
errumaniako bikote batek akordeoi baten notak
gehitzen dizkio goizari
fermataz fermata jaten dugu ibilbidea
eta eserleku libre bat da nire lurralde bakarra
goian hiriaren azala dago
hemen azpian bihotza
taupadaka
akordeoiaren erritmora
eta nire fermata atzean uztean
iruditu zait abiadurak zure irudia daramala
hiriko erraietara
errumaniako bikotearen notekin batera...

3 comentarios:

Anónimo dijo...

ZORIONAK AITXU !!!
Berandu baina ziur !!
Ah ! eta kontu edari freskuekin ... azken aldi honetan "bisioak" ikusten dituzu eta !

Fertxu dijo...

eskerrik asko maria belasko, kar, kar... bai, edari freskua badirudi kutsaturik dagoela eta bisioak ikusten hasi gara.... batez ere aurreko larunbatean Garbatellan... eta honaino kontatu dezaket, eooooooo

Anónimo dijo...

Ze, bada giro Garbatellan, ala !!? Komo bibes pajaro, komo bibes !!!!