Benedettiren lumari goodbye
egunkari guztietan agur eta ohore
hipokrisiaren mugetan
"mindurik gaude"
"se ha ido un grande"
krokodilo malkoez bustiriko orrialdeak
poetaren testuak bus geltokietan
liburutegiak ari dira negarrez
eta argitaletxeak erroskila-liburuak prestatzen
Benedetti hil da hil da Benedetti
baina nor da Benedicto hori? galdetzen du
gizon batek merkatu baten saltokien artean
Benedicto ez, Benedetti baizik
erantzungo dio ikasle jakintsuak
ikasle ezkertiarrak madrilgo merkatuan
eta letxugak erosi bitartean poetaren izena
(egunkari guztiekin batera) defendatu duela
pentsatuko du
poeten izenak letxugen artean defendatzen baitira
ez ordea dramaturgoena
dramaturgoak?
nork defendatu behar ditu?
go home dramaturgoak xuxurlatuko diote
letxugen hostoen arteko intsektuek
dramaturgoak legez kanpo geratu baitira
Benedetti, 88 urte zituela hil dela
esanen digute nekrologiek
baina logikak esanen digu
Benedetti baino gehiago
hil dutela
Alfonso Sastre
egunkari guztietan agur eta ohore gutxi
83 urte dituela hil nahi izan dute Alfonso Sastre
83 urteko duintasuna dituelako
edonor lotsarazteko borrokalaria delako
ez aipatzearren agian
soilik agian
munduko dramaturgorik onena
izan daitekeela
baina ez dakitena da
83 urteko duintasuna
ez dela hiltzen egunkarietako orrialdeetan
eta Benedettiren hitzak baino biziago
daudela
Sastrerenak
gure bihotzetako graffitietan
welcome, Sastre
welcome, Benedetti
atzo eta bihar
lotu dituzten
barrikadetara!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario