2009/03/21

zubiak



zubiek marrazten dizute hiri bat begietan
eta poetek deskribatzen duten irribarrea
ibaiaren ispiluan arrantzatu nuen behin
orro egiten du goizak nire leihoan
eta zubiek zeharkatzen naute izare hutsetan
udaberri hotzaz gosalduko gaitu eguerdiak
che a roma gli amanti son tanti ma quanti, chissà?
eta bilatuko zaitut zubietan hirietan irribarreetan
begietan ezpainetan edota aldaka zirkularretan
badakizu nire eskuek eskuminak eman dizkidate
zure bularrentzat sorbaldentzat lepoarentzat
eta nire begiek zure irribarrearentzat
zubiek marrazten dizute hiri bat begietan
eta galtzen zara bere karriketan egunetan distantzietan
eta poetek deskribatzen duten irribarrea zara
gau hotzetan autobus baten zain nagoenean
che a roma gli amanti son tanti ma quanti, chissà?
eta goizak orro egiten du nire leihoan
eta zure begietako hiriko mapa erostera jaitsi behar dudala
pentsatzen dut izaretako zubiak gainetik kentzen
saiatzen ari naizen bitartean
eta sirena-hotsak (beste behin) entzuten ari direnean...

No hay comentarios: