2009/03/22

Heriotza etorriko da



Heriotza etorriko da eta zure begiak izanen ditu-
goizetik arratsaldera arte
laguntzen gaituen heriotza hau, logabe,
gorra, arrangura zahar
edo bizio absurdu bat bezalaxe. Zure begiak
hitz hutsal bat izanen dira,
oihu ezkutu bat, isiltasun bat.
Horrela ikusten dituzu goizero
ispiluan zure buruarekin
makurtzen zarenean. O esperantza maitea,
egun horretan jakinen dugu baita guk ere
bizitza zarela eta ezereza.

Heriotzak begiratu bat dauka guztiontzat.
Heriotza etorriko da eta zure begiak izanen ditu.
Bizio bat uztea bezala izanen da,
ispiluan aurpegi hil bat
berragertzen ikustea bezala,
ezpain itxi bat entzutea bezala.
Jaitsiko gara amildegi mutuetara.

Cesare Pavese.
Roma, 1950ko martxoak 22.



Verrà la morte e avrà i tuoi occhi-
questa morte che ci accompagna
dal mattino alla sera, insonne,
sorda, come un vecchio rimorso
o un vizio assurdo. I tuoi occhi
saranno una vana parola,
un grido taciuto, un silenzio.
Così li vedi ogni mattina
quando su te sola ti pieghi
nello specchio. O cara speranza,
quel giorno sapremo anche noi
che sei la vita e sei il nulla

Per tutti la morte ha uno sguardo.
Verrà la morte e avrà i tuoi occhi.
Sarà come smettere un vizio,
come vedere nello specchio
riemergere un viso morto,
come ascoltare un labbro chiuso.
Scenderemo nel gorgo muti.

No hay comentarios: