2016/05/31
Tiempo de alacranes

Irantzutekatik erreskatatu dut Tiempo de alacranes izeneko liburu hau, Bernando Fernándezen (BEF) lehenengo eleberria. Indartsua iruditu zait, beltza bezain originala, Mexiko zoro batera erraztasun handiz eramaten gaituena. Narrazio azkarra, basamortuko hautsaz beteta, gasolina usainaz. Musika, sentimenduak, amodio eta gorrotoa. Kontuan hartzeko lana, disfrutatzeko istorioa.
Hona hemen aipamen sakonago bat: narcsexpunkpop
Eta hemen liburuaren hasiera: tiempo de alacranes
2016/05/18
Izar gorria

Alexander Bogdánov, sobietar idazleak, zientzia fikziozko istorio hau idatzi zuen 1908. urtean. Batzuen ustez lehendabiziko nobela steampunk. Ez dakit horrela izango den ala ez, baina bai behintzat lehenengo nobela steampunk komunista izan zela. Edo halako zerbait. Dena dela, oraintxe irakurri dut eta, aldeak alde kontuan harturik, merezi duelakoan nago. Altxor txiki bat, berezia. Marteko komunistengandik hainbat gauza ikasteko garaia baita, onerako edo txarrerako?...
Hona hemen aipamen interesgarri bat: todo el poder a los soviets de Marte!

Eteronefen irudia, Marteko komunisten espaziontzia.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)