Pospolo kutxa domino efektuaz izekitzen da pospolo bat bestearen atzean lehenengoa izekitzean eta atzamarren artean gordetzen dugu azken pospoloa erre diren egunen esperantza gordeko genukeen bezala...
2009/10/09
Goizeko lehen ordutik gaueko azkeneraino eramaten gaituen bidaia izan nahi du liburu honek, hiriko paisaian paratzen diren hitzak, industria poligonoetako poesiak, hiria ulertzeko modu bat.
Eguneko lau une gogoeta egiteko. Goiza, eguerdia, arratsaldea eta gaua paisaia urbano barruan, inguruan gertatzen denaz hausnartzeko, telebista-antenak txoriez beterik daudela ohartzeko, esaterako, edota goiztiria gogorra bezain ederra dela ondorioztatzeko.