2009/03/31



Goizak argi igarotzen dira
eta desertuak. Horrela zure begiak
irekitzen ziren garai batean. Goiza
motel igarotzen zen, amildegi bat zen
mugitzen ez zen argia. Isiltzen zen.
Zu bizirik isiltzen zinen; gauzak
Bizitzen ziren zure begien azpian
(ez tristurarik ez sukarrarik ez itzalik)
goizaldeko itsaso bat bezala, argia.

Zu zauden lekuan, argia, goiza dago.
Zu zinen bizitza eta gauzak.
Zugan esnaturik arnasa hartzen genuen
oraindik gugan dirauen eguzkipean.
Ez tristurarik ez sukarrarik orduan,
ez egunaren itzal astun hau
jendez beteta eta ezberdina. O, argia,
argitasun urruna, arnasa hartzen dut
estu, zuzendu gugan
begi argi mugiezinak.
Iluna igarotzen den goiza
zure begien argirik gabe.


Cesare Pavese, 1950ko martxoak 30

2009/03/30

erromakouskaldunak



Ba hori, korrika ez zen iritsi Erromara baina bai ordea euskal erromatarrak korrikara... handik ibili ziren Erromako lagun euskaldunak zuen artean nahasirik... Ika, ika, ika, korrika ke fatika!!!!

2009/03/29

Diabolik



Borgo Piotik Cinecittàraino joateko metroa hartu behar duzu
badakizu 45 minutu behintzat hor barruan egonen zarela
lurraren erraietan hiria zeharkatuz
auzo batetik bestera
Ottavianotik Lamarora
45 minutu azpimunduan
metroan sartu aurretik kiosko bat ikusten duzu zure aurrean
egunkariez aldizkariez komikiez beterikoa
egunkariek zeharo formato handia daukate
metroan eramateko nahiko deserosoa
aldizkari interesgarriak ez dituzu ikusten
eta komikiei erreparatzen diezu
horien artean hiru dira fenomeno sozialak:
Tex, Dylan Dog eta Diabolik.
Aspaldi argitaratzen dituzten bildumak,
jarraitzaile ugari dituztenak.
Diabolik hautatzen duzu, formato txikiena duelako,
metroan irakurtzeko edota patrikan eramateko erosoena.
Eta metrora sartzean Diaboliken munduan ere sartzen zara.
Legez kanpoko lapurra da Diabolik,
polizia eta estatua behin eta berriro izorratzen dituena.
Eta arestian esan bezala, jarraitzaile ugari dauzka.
Errebelde bat da Diabolik, polizien hiltzaile bat
lapur bat, metropoliaren gaizkile-heroi anonimo horietako bat.
Light garai hauetan jendeak behar duen heroia, agian.
Horregatik gustatu zaigu.
Horregatik sartu gara fenomeno sozial honen barruan.
Metroan arinago bidaiatzeko eta beti legez kanpoko lagunak
maitatu ditugulako...

2009/03/24

San Pietrotik zerura (norabide bakarra)



norabide bakarra adierazten dituzten seinaleak
topatzen ditugu edonon,
San Pietro aurrean
zerutik gertu gaudela
seinalatu nahiko baligun bezalakoa, esaterako,
norabide bakarra
eskaintzen diguna,
kupulatik zerura igotzeko
bide bakarra balitz bezala...

2009/03/22

Heriotza etorriko da



Heriotza etorriko da eta zure begiak izanen ditu-
goizetik arratsaldera arte
laguntzen gaituen heriotza hau, logabe,
gorra, arrangura zahar
edo bizio absurdu bat bezalaxe. Zure begiak
hitz hutsal bat izanen dira,
oihu ezkutu bat, isiltasun bat.
Horrela ikusten dituzu goizero
ispiluan zure buruarekin
makurtzen zarenean. O esperantza maitea,
egun horretan jakinen dugu baita guk ere
bizitza zarela eta ezereza.

Heriotzak begiratu bat dauka guztiontzat.
Heriotza etorriko da eta zure begiak izanen ditu.
Bizio bat uztea bezala izanen da,
ispiluan aurpegi hil bat
berragertzen ikustea bezala,
ezpain itxi bat entzutea bezala.
Jaitsiko gara amildegi mutuetara.

Cesare Pavese.
Roma, 1950ko martxoak 22.



Verrà la morte e avrà i tuoi occhi-
questa morte che ci accompagna
dal mattino alla sera, insonne,
sorda, come un vecchio rimorso
o un vizio assurdo. I tuoi occhi
saranno una vana parola,
un grido taciuto, un silenzio.
Così li vedi ogni mattina
quando su te sola ti pieghi
nello specchio. O cara speranza,
quel giorno sapremo anche noi
che sei la vita e sei il nulla

Per tutti la morte ha uno sguardo.
Verrà la morte e avrà i tuoi occhi.
Sarà come smettere un vizio,
come vedere nello specchio
riemergere un viso morto,
come ascoltare un labbro chiuso.
Scenderemo nel gorgo muti.

itzal bat



itzal bat naiz Erromako galtzada-harrien gainean
harrizko itzala harridura itzelen kaleen artean
eguzkiaren semea fruitua emaitza
eguzkiak irudikatzen bainau
eta harrizkoa bihurtzen nau
via della conciliazionen
han
kalearen bukaeran
kristauek San Pietrori
errezatzen dioten bitartean
San Pietrori Ratzengerri
edo auskalo nori
pantaila erraldoian (hori bai)
eta nik
nik eguzkiari errezatzen diot
hodeien atzean baldin bada ere
bizitza eman diezadan
itzal bat naizelako
bere fruitua
via della conciliazioneren galtzada-harrien gainean
edota beste nonbaiten
berdin zaizkit San Pietro Ratzinger Vatikano
nik itzal bat izan nahi dut
putakume guztien artean
ikus ez nazaten
itzal bat
eguzkiaren alaba
ikus ez nazaten...

2009/03/21

Paveseren urratsak jarraituz...



Hai un sangue, un respiro.
Sei fatta di carne
di capelli di sguardi
anche tu. Terra e piante,
cielo di marzo, luce,
vibrano e ti somigliano -
il tuo riso e il tuo passo
come acque che sussultano -
la tua ruga fra gli occhi
come nubi raccolte -
il tuo tenero corpo
una zolla nel sole.
Hai un sangue, un respiro.
Vivi su questa terra.
Ne conosci i sapori
le stagioni i risvegli,
hai giocato nel sole,
hai parlato con noi.
Acqua chiara, virgulto
primaverile, terra,
germogliante silenzio,
tu hai giocato bambina
sotto un cielo diverso,
ne hai negli occhi il silenzio,
una nube, che sgorga
come polla dal fondo.
Ora ridi e sussulti
sopra questo silenzio.
Dolce frutto che vivi
sotto il cielo chiaro,
che respiri e vivi
questa nostra stagione,
nel tuo chiuso silenzio
è la tua forza. Come
erba viva nell’aria
rabbrividisci e ridi,
ma tu, tu sei terra.
Sei radice feroce.
Sei la terra che aspetta.

Cesare Pavese
Roma, 1950ko martxoak 21



Baduzu odol bat, hatsaldi bat
haragiz egina zaude
adatsez begiradez
baita zu ere. Lurra eta landareak,
martxoko zerua, argia
dardara egiten dute eta zure antza dute
zure irribarrea eta zure pausua
asaldatzen diren urak bezala -
zure lerroa begien artean
hodei lasaiak bezala-
zure gorputz samurra
belardi bat eguzkian.

Baduzu odol bat, hatsaldi bat
bizitzen zara lurralde honetan
zaporeak ezagutzen dituzu
urtaroak iratzartzeak
jolastu duzu eguzkian,
hitz egin duzu gurekin. Ur gardena, udaberriko
kimua, lurra,
hazten hasia den isiltasuna,
zuk jolastu duzu neskatxa
zeru ezberdin baten azpian
begietan duzu isiltasuna
iturburu bat bezala azpitik
jariatzen den hodeia.

Orain barre egin eta asaldatu
isiltasun honen gainean.
Bizitzen ari zaren fruitu goxoa
zeru argiaren azpian
arnasa hartzen duzun eta bizitzen zaren
hau gure urtaroa,
zure isiltasun itxian
zure indarra dago. Airean dagoen
belar bizia moduan.

hunkitu zaitez eta barre egin,
baina zu, zu zara lurra.
Sustrai basatia zara.
Itxoiten ari den lurra zara.

Cesare Pavese

zubiak



zubiek marrazten dizute hiri bat begietan
eta poetek deskribatzen duten irribarrea
ibaiaren ispiluan arrantzatu nuen behin
orro egiten du goizak nire leihoan
eta zubiek zeharkatzen naute izare hutsetan
udaberri hotzaz gosalduko gaitu eguerdiak
che a roma gli amanti son tanti ma quanti, chissà?
eta bilatuko zaitut zubietan hirietan irribarreetan
begietan ezpainetan edota aldaka zirkularretan
badakizu nire eskuek eskuminak eman dizkidate
zure bularrentzat sorbaldentzat lepoarentzat
eta nire begiek zure irribarrearentzat
zubiek marrazten dizute hiri bat begietan
eta galtzen zara bere karriketan egunetan distantzietan
eta poetek deskribatzen duten irribarrea zara
gau hotzetan autobus baten zain nagoenean
che a roma gli amanti son tanti ma quanti, chissà?
eta goizak orro egiten du nire leihoan
eta zure begietako hiriko mapa erostera jaitsi behar dudala
pentsatzen dut izaretako zubiak gainetik kentzen
saiatzen ari naizen bitartean
eta sirena-hotsak (beste behin) entzuten ari direnean...

2009/03/18

Tutti frutti alla romana (Mendeko borrokarekin bueltaka)



Berrian argitaratutakoa:
2009-03-15

'Tutti fruti alla romana'
Mikel Ayerbe

Duela bi urte argitaratu zuen Fertxu Izquierdok lehen poesia liburua, Gerratearen aztarnak, eta urte berean Iruñea Hiria Beka jaso zuen. Mendeko borroka (Assalto a Roma) izeneko nobela bitxia da aipatu bekaren emaitza.

Nobela bitxia dela diot, hasteko, liburuko argumentuaren gorabeherak azaltzea ez delako batere erraza. Liburuaren azalean bertan agertzen da Mendeko borroka-ko protagonista nagusietako bat, Bruce Lee; eta Way of the Dragon filma ikusi duzuenok dakizuenez, Chuck Norris da borroka esanguratsu horretako aurkaria (eta antagonista). Bada, 70eko hamarkadako Erroma gatazkatsuan bi borrokalari-aktore horiek bahitzeko planak egiten ari dira beste bi talde aurkari: Mussoliniren itzalpetik susperturiko faxistek Bruce Lee harrapatu eta hil nahi dute, Txina bezalako herrialde komunistei lezio bat emateko asmoz; aldiz, partisano berriek osatutako Lotta Operaria-ko taldekideek Chuck Norris bahitu nahi dute, era berean, faxistei kolpe itzela emateko. Azkenean, ordea, bahiketa bikoitzaren kontua komunisten eta faxisten arteko gatazka islatzeko aitzakia besterik ez da izango, faxistak estatu kolpe baten atzetik dabiltzalako eta partisano berriak erresistentzia sendo bat antolatzen ari direlako. Izan ere, bestelako mendeko borroka jokatzen da Izquierdok aurkezten digun Erroman.

Eszenatokian era guztietako pertsonaiak, zinezkoak eta asmaturikoak: Bruce Lee eta Chuck Norresekin batera Nora Miao eta Anita Ekberg aktoreak; Carla Capponi PCIko parlamentaria; Pinelli anarkistaren inguruko gertakariak; Stefano Delle Chiaieri, Junio Valerio Borghese eta antzeko faxista entzutetsuak; Moby Dick-ekin obsesionatuta dagoen Giovanni partisano zaharra... Guztiek jokatzen dute antzeko rola nobela koral honetan, orriotan protagonista nagusia etengabeko akzioa baita. Hain zuzen, idazlearen lorpen argiena argumentu bitxi baten baitan errealitatea eta fikzioa modu nahasgarri batean aurkeztea izan delakoan nago, historiatik bildutako gertakariak eta asmaturikoak elkarrekin okertzeraino. Horren erakusle, liburuaren amaieran eskaintzen diren Izquierdok berak nobela hau idazteko erabili dituen datu eta aitorpen zehatzak.

Bitxia da nobelaren egituraketa ere, italiar gastronomiari eginiko keinu nabarmenaren ondorio: atal nagusien banaketak menu baten itxura duen neurrian (Antipasto, Primer Piatto, Secondo Piatto, Contorno, Dolce eta Cafè e Liquorino); kapituluen izenburuek italiar janari edo edarien izena hartzen dute (gainera, izenburuko elikagaiaren inguruan, gehienetan, azalpen bat biltzen da testuan bertan). Azken aukera horren inguruan, sarritan informazio gehigarri horrek tramaren garapenari traba egiten diola deritzot, kontuan hartzen badugu 245 orrialdeko nobela 85 kontakizun laburretan banatzen dela. Erritmoaren kaltetan, elkarrizketak testura ekartzerakoan ere, nire iritzirako, Izquierdok ez du bete-betean asmatu.

Eta, hala ere, Mendeko borroka (Assalto a Roma) ni bezalako irakurle bitxi eta frikiak harritzeko eta desorekatzeko moduko nobela dela aitortu behar. Ekintza ugari eta akzio zehatzak (filmetako efektu berezien erakoak eta guzti), keinu literario eta zinematografikoak (ez soilik pertsonaiengatik), eszena umoretsua eta harreman berezi bezain korapilatsuak eta abar, edonori kontatzea zaila izanik ere, modu oso ulergarrian xehatzen dituelako Izquierdok. Estilo eta genero aldetik ere berrikuntza nahikotxo eskaintzen ditu liburuak, ikusgarritasun handiz ia-ia nobela grafiko gisa (edo are, story board mardul bezala) funtzionatzeraino. Izan ere, zaporea aniztasunean datza Tutti fruti alla romana honetan.

2009/03/17

urrun


urrun daude aireportuetako lurraldeak
urrun behintzat zure begi ederren distantzia
kontuan hartzen badugu
urrun zure ezpain borobilen zirkunferentziaren
erradioa neurtzen badugu
dena dago urrun koliseo aurreko parkean
euskaratik italierara
itzultzen ari garen liburua garenean
dena dago urrun san lorenzo auzoko
horma koloretsuetan
polizia espainarrak hitzaldi xume bat debekatu duenean
txantrean
urrun daude auzoak gaua iluntzen denean
urrun behintzat zure begi ederren distantzia
kontuan hartzen badugu

2009/03/15



Forte Prenestinon bazkaldu dugu eguerdia
eta martxoko eguzki izpiak dastatu ditugu ardo basoetan
merkatu biologikoaz mozorratu ditugu patrikak
eta lagunez gozatu ditugu caffè beltzak:
udaberria iritsi da Centocelle auzora
eta gu ardo tragotan udaberrira iritsi nahian...


Hemen Franco Napiattoren kanta mitikoa gaztelaniaz... Joe... hobe italieraz abesten badu, baietz? Gaztelaniaz nahiko erridikulua geratzen baita...
Napiattooooooooooooo erdaraz ez kantatuuuuuuuuuuuuuuuuu

2009/03/11






Iritsi da bai, bizikleta gorrien denbora
asfaltoa asaltoz hartzeko tenorea
biciclete rossen mendekua...

eta ez dugu utziko,
ezta galtzada-harri bat ere
zapaldu gabe...

2009ko martxoaren 12an, Testaccio mendiko leku ezezagun batetik

2009/03/10

capannelle forever

Mendeko borroka liburuan hiru filmen aipamena (batez ere) egiten da. Horietako bat da L´audace colpo dei soliti ignoti (Betiko ezezagunen lapurreta ausarta).
Film hau beste italiar film baten bigarren zatia da. Mendeko borrokaren uneren batean, pertsonaia bat (Marcello Mastroianni) film hau ikusten ari da. Bertan kaleko jendeaz osaturiko taldetxo batek lapurreta handi bat egin du. Kalekoak eta benetan txiroak direnez, lapurretaren diruarekin, Capannellek (taldeko zaharrenak) izugarrizko bazkaria egiten du eta horren ondorioz hilko da... Lagunak ospitalera doaz bisitan eta bazkari horretan jan duen guztiaren zerrenda irakurtzen dute. Hamaika plater ondoren eta kafea eta likoreen ondoren "babarrunak atunarekin" ere jan dituela ikusiko dute... Hau da, ziurrenik, filmaren unerik dibertigarriena. Liburuan ere agertzen dena. Eta hemen dituzue une horren irudiak. Capannelle ospitalean:



Hizketaldiaren laburpena hau da (gutxi gora behera, e?):

- Begira, eo
Capanelle: Dedio, ze terremoto!
- Ze lagun handia zaren... baina dagoeneko ongi zaude, ezetz?
- Honek guztiak lurperatuko gaitu!
- Osasunaren erretratua dirudi!
Capanelle: Ospitalean egona nintzen behin, duela urte asko, zaharra nintzenean. Hemen ongi nago... Sor angelica datorrenean aurkeztuko zaituztet... simpatikona bat da...
- Eskerrak!
- Baina, esan egia, zer jan duzu?
......
- Antipasti misti (aperitibo mistoak)
Agnolotti (pasta piamontesa betea)
Trippa (calloak)
Abbacchio (bildotsa)
Osso buco
Zuppa di pesce (arrain zopa)
Dolce (goxoa)
Macedonia
Caffè
Liquorino e… (likorea eta...)
Fagioli col tonno… (babarrunak atunarekin...)
Pane, coberto e vino… 7.754 lire.

2009/03/09

abiadura


abiadurak zure irudia darama
hiriko erraietara
lur azpiko auzune bat dira zure begiak
eta nik hiriaren tenperatura hartzen dut
dohaneko egunkarietan
errumaniako bikote batek akordeoi baten notak
gehitzen dizkio goizari
fermataz fermata jaten dugu ibilbidea
eta eserleku libre bat da nire lurralde bakarra
goian hiriaren azala dago
hemen azpian bihotza
taupadaka
akordeoiaren erritmora
eta nire fermata atzean uztean
iruditu zait abiadurak zure irudia daramala
hiriko erraietara
errumaniako bikotearen notekin batera...

2009/03/07

passerò...

Passerò per Piazza di Spagna

Sarà un cielo chiaro.
S`apriranno le strade
sul colle di pini e di pietra.
Il tumulto delle strade
non muterà quell´aria ferma.
I fiori, spruzzati
di colori alle fontane,
occhieggeranno come donne
divertite. Le scale
le terrazze le rondini
canteranno nel sole.
S´aprira quella strada,
le pietre canteranno,
il cuore batterà sussultando
come l´acqua nelle fontane-
sarà questa la voce
che salirà le tue scale.
Le finestre sapranno
l´odore della pietra e dell´aria
mattutina. S´aprirà una porta.
Il tumulto della strade
sarà il tumulto del cuore
nella luce smarrita.

Sarai tu- ferma e chiara.


Cesare Pavese. Roma, 1950eko martxoak 28...



Azkenik eguzkia iritsi da Erromako karriketara, eta Pavesek proposaturiko paseoa egiteko probestu dugu...

2009/03/06

Euskal eskola bizi!

Banda batxokiren abentura berri bat: Maiatzaren 24an Iruñean eginen den euskal eskola publikoaren aldeko festarako kanta prestatu du talde txantrearrak... Eta hona hemen Ezkaba ikastetxeko lagunek prestaturiko bideoa:

2009/03/05



2009/03/03

Bizikleting...






Batzuk puenting delako hura egiten dute, beste batzuk goming delakoa...
nik Erromara joatea eta bizikleting egitea gomendatuko nieke guztiei...
Bizikletaz zeharkatu dugu gaur Erromako jungla. Bai, Nani Morettiren vespa oraindik ez dugu lortu baina bai horietako citybike delako bizikleta bat. Eta Borgo Pio auzo zaharretik Terminiraino murgildu gara autoen karbono monoxidoaren artean, hots, hiria arnastuz. Pericoloso, pericoloso... Eta gaurkoz, behintzat, hiriko monstruari irabazi diogu. Va beh! Duela gutxi Osvaldo Soriano aipatzen genuen. Ba Erromako zentro sozialak aurrera eramaten ari diren ekimen batean topatu dugu berriro ere Sorianoren aipamena (ohartu naiz ez naizela "osvaldosorianista" bakarra...) Bai, hurrengo astesantuan, Italiatik Palestinara elkartasun karabana bat antolatu dute. Erromatik, esaterako, 130 pertsona joanen dira. Eta lurralde okupatuetara elkartasuna eramateaz gain kirola ere eraman nahi dute. Sport sotto l´assedio baita ekimen honen izena, hots, kirola erasopean edo halako zerbait... Kontua da errepresioa eta gerra egoera gordinari aurre egiteko asmoz (psikologikoki bederen) kirola bultzatu nahi dutela. Eta karabana antolatzeaz gain egun hauetan ekimen hau aurkezteko zenbait kontu ere antolatu dute. Hemen azpian duzue ekimen honen aipamena, ostegun honetan eginen dena:



Giovedi 5 Marzo ore 19
Campo Gerini Appio Claudio,
via del Quadraro 311
Giovedi pomeriggio si gioca una di quelle partite che potreste trovare nei racconti di Osvaldo Soriano, epiche, affacinanti, dal tratto antico e moderno allo stesso tempo.
Antico perchè alla base di tutto c'è l'amore per quel calcio, che come nelle storie descritte da Soriano nei campi sperduti della Patagonia è quanto di più lontano dal calcio moderno ai quali ci vogliono far abituare, che è prima di tutto amore per lo sport, socialità, fatto anche di scontri duri in campo, ma portatore di una profonda umanità.
E su questi stessi tratti che caratterizzano sia il progetto Sport Sotto l'Assedio (in partenza tra qualche settimana per la Palestina) che l'incontro di giovedi al Quadraro, si innesta la modernità che le due squadre, la Lamaro X Municipio e la Liberi Nantes portano avanti: sport dal basso, integrazione, sperimentazione, riappropriazione di strutture in disuso sono tutti aspetti che caratterizzano l'attività delle due associazioni sportive.


Eta bukatzeko Erromako abeslari herrikoi baten (Claudio Villaren) kanta bat; Roma nun fa la stupida stasera. Roma, ez egin tuntunarena gau honetan... Zergatik???? Alemanno alkateak cornettaroak (hau da, kruasanak gauez saltzen dituzten garitoak) gaueko ordu batean itxi nahi dituelako. Badakizue zer-nolako tragedia den hau??? Erroman parranda bat ez da gauza bera gaueko hiruretan (edo gehiago) cornetto bat jan jabe!!!! Hiria ezin da ulertu fenomeno sozial hori gabe. Eta alkate faxista honek cornettaroak itxi nahi ditu, esan bezala, gaueko ordu batetik aurrera! Dedio! Noizko cornettaroen matxinada???? La rivolta dei cornettari! Tira ba... guk horregatik kanta hau eskaini nahi genion Erromari: Roma, nun fa la supida stasera, mesedez...

2009/03/01

Ritorno alla pioggia



Itzuli gara euriaren karriketara
hiria tantaka erortzen zaigu gainera
eta bustitzen gaitu martxoko lehen arrastirietan
espaloi bustietan zipriztintzen ditugu gure urratsak
eta galtzetan daramagun ur tanta bat da Txantrea
okre koloreko erakin hauen guztien artean lehortzen dena

Itzuli da euria gure adatsen karriketara
lagunak trumoika besarkatzen ditugu ertz abandonatuetan
eta irribarre bat gara martxoko begirada xamurretan
tranbia herdoilduetan bidaiatzen ditugu gure oin nekatuak
eta eserlekuan daramagun bihotz zati bat da Iruñea
okre koloreko eraikin hauen guztien artean taupadak egiten dituena

Itzuli gara neguko euriak zure azalean utzitako zimurretara
hiriak zirkuluka daramatzagu atzamarretako zimurretan
(iruñea vigo madril roma lisboa bartzelona bilbo gasteiz...)
eta ur putzu bat da eguerditik gauerantz garamatzan arratsalde hau
farola goibeletan jasotzen ditugu ongietorrien gutunak
eta galtzada-harrietan zizelkatzen ditugu zure ezpainen formak
okre koloreko eraikin hauen guztien artean musukatzen ez ditugunak