2009/11/28

Auzotegi (eta gainerakoak) defenda ditzagun!

Aurreko gauean gizon uniformatu-armatuak Txantreako Auzotegi Kultur Etxean sartu ziren, ez dakigu zeren bila.
Aspaldidanik Auzotegi auzoko bihotz kulturala da. Bertatik sortu dira kultur ekimen gehienak gure auzoan:olentzeroak, auzoko festak, jubilatuentzako dantzaldiak, erakusketak...
Baita ere, jakina, auzoa defendatzeko sortu diren ekimen gehienak: bialaren kontrako plataforma, kale frankisten aurkakoa...
Nik neuk bi liburu aurkezpena egin dut Auzotegin: Mendeko borroka eta duela gutxi Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek liburuarena.
Beraz, ozen esan behar dugu Auzotegi defendatuko dugula, gure bihotz kulturala delako eta gure "bigarren etxea".
Abenduaren 12an beste hitzordu bat izanen dugu gure Auzotegin, Txantreako eguna, beraz...

Auzotegi dezagun Txantrea!
Txantrea dezagun Auzotegi!

No hay comentarios: